jueves, 12 de diciembre de 2019

Maristak Zallaren aztarna solidarioa

IRAES 21 taldekoek gure ikastetxearen aztarna solidarioa egin dugu, egiten ditugun ekintza solidarioak bilduz. Hauek dira bi adibide:

Kilo kanpaina
Abendualdian egiten dugu eskolan, eta elikagaiak batzean datza, gero GKE bati emateko, urtero txandakatzen Karitas eta Elikagai-bankuaren artean. Beti saiatzen gara elikagai aniztasuna egoteaz, hau da, klaseetan banatzen ditugu nork ekarriko duen, nahi badu, lekaleak, nork esnea, nork gailetak…

Bokata solidarioa
Aste Santua aldera egiten dugun ekintza da. Kalean jaten dugu jantokian edo etxean jan ordez, eta bokata bat jaten dugu ohiko janariaren ordez. Jaten duen ikasle bakoitzak 3€ ematen dizkio Manos Unidas-i.

No hay comentarios:

Publicar un comentario