miércoles, 22 de abril de 2020

LURRAREN EGUNA

Gaur, apirilak 22an,  Lurraren Eguna ospatzen da mundu osoan. Gure ikasleek Finladiako baso batetik paseo birtual bat egingo dute naturaz disfrutatzeko etxetik atera gabe!

Guztion artean Lurra zaindu dezakegu eta orain inoiz baino gehiago baloratu!


sábado, 21 de marzo de 2020

URAREN NAZIOARTEKO EGUNA






Martxoaren 22 an Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta uraren kontsumoaz ohartarazteko, eta kontsumo egokia egiteko, ondoko irudian uraren erabileraren aholku batzuk uzten dizkizuegu:

                 


Gonbidatzen dizuegu Macacoren “Blue” kanta entzutera eta kantaren esanahiaz hausnartzera.




jueves, 5 de marzo de 2020

ZUHAITZ EGUNA


Aurreko ostegunean LH 5. mailakoak eta astelehenen honetan DBH 1.go mailakoak joan ginen Bolunburura URAk emandako fauna eta florari buruzko hitzaldia entzutera eta horretaz gain, Bolunburuko alde bat basoberritu genuen zuhaitza mota desberdinak landatzen!

Hona hemen egindako bideoak, ikus dezazuen zein ekintza polita den:


LH 5:


DBH 1:


Naturaz disfrutatzeko aukera izan genuen eta ikasi ere!

miércoles, 26 de febrero de 2020

AGENDA 21 eko JAIA

Otsailaren 7 an Agenda 21 eko jaia ospatu genuen Maristak Zalla ikastetxean ekintza desberdinak egiten. Ekintza hauen helburua ikastetxeko pertsona guztiak ingurumenarekiko konzientzia hartzea izan zen.

Hauer Eskolan eta Haur Hezkuntzan komuneko tutuak berrerabiliz tailer desberdinak egin zituzten.

Lehen Hezkuntzako klase bakoitzak ingurumena zaintzeari buruzko mezu bana egin zuten ondoren munduko bolaren inguruan jartzeko akordio bat eginez.

Lehen Hezkuntzako 1.go ziklokoek Euskal Herriko zuhaitzak landatu (aranondo klaudio, Murgako sagarrondo lodia eta Urtabeta sagarrondoa), instrumentuak material birziklatuekin eta Zallako Tipulako liburua lantzen egon ziren.

Aste horretan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak Foru Aldundiko "3,2,1...0 hondakin" tailerrak egiten egon ziren eta horretaz gain, matrial birziklatuekin instrumentuak egin zituzten.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek Agenda 21 eko maskota sortu behar zuten eta irabazlea 5. mailako Ander Díaz izan zen. Gainera AMPA ko Javi Iglesias etorri zen ingurumenarekiko hitzaldi bat ematera.

DBH koek hitzaldia izan zuten eta Rosaliako kanta modifikatu behar izan zuten ingurumenari buruzko mezuekin.



                      LH 5. mailako Ander Díazek egindako maskotaren marrazki irabazlea.




Egun zoragarria izan zen!!


martes, 17 de diciembre de 2019

AGENDA 21 eko konbenioa sinatzen!


Gaur udaletxe eta Zallako beste eskolekin batera Eskola Agenda 21 eko konbenioa sinatu egin dugu!
Gainera patataz egindako poltsak oparitu dizkigute!











jueves, 12 de diciembre de 2019

Maristak Zallaren aztarna solidarioa

IRAES 21 taldekoek gure ikastetxearen aztarna solidarioa egin dugu, egiten ditugun ekintza solidarioak bilduz. Hauek dira bi adibide:

Kilo kanpaina
Abendualdian egiten dugu eskolan, eta elikagaiak batzean datza, gero GKE bati emateko, urtero txandakatzen Karitas eta Elikagai-bankuaren artean. Beti saiatzen gara elikagai aniztasuna egoteaz, hau da, klaseetan banatzen ditugu nork ekarriko duen, nahi badu, lekaleak, nork esnea, nork gailetak…

Bokata solidarioa
Aste Santua aldera egiten dugun ekintza da. Kalean jaten dugu jantokian edo etxean jan ordez, eta bokata bat jaten dugu ohiko janariaren ordez. Jaten duen ikasle bakoitzak 3€ ematen dizkio Manos Unidas-i.

miércoles, 27 de noviembre de 2019

BIRZIKLATU NAHI DUZUE? ANIMA ZAITEZTE!

Ostiralero Maristas Zalla ikastetxean patio orduan birziklatzen dugu ikasleekin. Horretaz gain, ikastetxean badago "Txoko berdea" eta bertan tapoiak, pilak, errotulkiak, boligrafoak eta tipexak birziklatzen ditugu.


Animatu eta gurekin birziklatu!

Todos los viernes en Maristas Zalla reciclamos junto con los alumnos y además, disponemos de un "Txoko berdea" donde se pueden reciclar tóneres, tapones, pilas, rotuladores, bolígrafos y tipex.


Animaros y reciclar junto a nosotros!



https://gopro.com/v/OWbn5mo95qRPR