miércoles, 26 de febrero de 2020

AGENDA 21 eko JAIA

Otsailaren 7 an Agenda 21 eko jaia ospatu genuen Maristak Zalla ikastetxean ekintza desberdinak egiten. Ekintza hauen helburua ikastetxeko pertsona guztiak ingurumenarekiko konzientzia hartzea izan zen.

Hauer Eskolan eta Haur Hezkuntzan komuneko tutuak berrerabiliz tailer desberdinak egin zituzten.

Lehen Hezkuntzako klase bakoitzak ingurumena zaintzeari buruzko mezu bana egin zuten ondoren munduko bolaren inguruan jartzeko akordio bat eginez.

Lehen Hezkuntzako 1.go ziklokoek Euskal Herriko zuhaitzak landatu (aranondo klaudio, Murgako sagarrondo lodia eta Urtabeta sagarrondoa), instrumentuak material birziklatuekin eta Zallako Tipulako liburua lantzen egon ziren.

Aste horretan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak Foru Aldundiko "3,2,1...0 hondakin" tailerrak egiten egon ziren eta horretaz gain, matrial birziklatuekin instrumentuak egin zituzten.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek Agenda 21 eko maskota sortu behar zuten eta irabazlea 5. mailako Ander Díaz izan zen. Gainera AMPA ko Javi Iglesias etorri zen ingurumenarekiko hitzaldi bat ematera.

DBH koek hitzaldia izan zuten eta Rosaliako kanta modifikatu behar izan zuten ingurumenari buruzko mezuekin.



                      LH 5. mailako Ander Díazek egindako maskotaren marrazki irabazlea.




Egun zoragarria izan zen!!